XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

FRANTZIA`TARREN POLITIKEA (1)

GISCARD`EN ETXE-BIZITZEA

Giscard Lendakariaren etxe-bizitzako barriak ugari entzuten dira.

Aspaldion Frantzia`ko ta Europa guztiko izparringiak ara ta ona darabillez barri oneik eta guretzat be, Frantzia`ko politikearen goraberak jakiteko bide izan leitekez.

Ba dauka Giscard d'Estaing Lendakariak politikea ulertzeko era barri bat, bere etxe-bizitzan be.

Era onek eskoiko De Gaulle`tarrak eta ezkerrean geldituta dagozanak, guztiak, batera, artega jartzen ditu.

Lendakariaren bizikerak, Grandeur de la France edo Frantzia`ren aunditasunak eskatzen dauan tajurik ez ei dauke.

Ondo esan eban Servan Schreiber`ek, Lendakaria ministro nagusi bat lez dala eta Chirac ministrorik gurena, Poneatowski'gan bere uste ona dauala.

ELISEE`N ZERGAITIK EZ?

Eta geiago diñoe oraindik.

Giscard`ek, bere sendia Eliseé`ra biziten eroan ez daualako, lendakaritzeari bere antxiñako aunditasun-usaina kendu ei dautso eta gau-txori bat dala be aurpegira jaurtiten jako.

Eta zergaitik itzi jauntxoen bizikereak emon leikiozan bigunkeriak, ekonomi-bizitzeak olako estutasunik eskatzen ez dauan aldi onetan?.

Baiña salakuntza oneik aurrerago doaz eta politikan esangura sakonagoa dauke: bere gabeko ibilketa oneitan, iñoiz, Mitterand`egaz batera ibilten ei da.

Ortik ateraten dabe batzuk, urrengo lendakariaren lenengo ministroa, gizarte-zaleen aurrelari au (Mitterand) izango dala.

Ez da errez izango gizon bi oneik alkartzea, nire ustez.

Beti be, baserritarrak esango leuken lez, izparringian ba`dator zerbait izango da.

Eta dagoana, au bai gauza ziurra, Frantzia`tarren politikan aldakuntza aundia.

Antzeko aldakuntzak ikusten doguz Frantzia`ko agintaritzan eta laterri-arteko giroan.

DE GAULLE`TARRAK ETA KOMUNISTAK LEN

Igarotako urteetan De Gaulle`tarren eta Komunisten alderdiak izan dira Frantzia`ko politikearen ardatz.

Alderdi bi oneik, biak lenari begira, alkarren aurkako izan dira, baiña alkar osotu be egin dabe.

De Gaulle`tarrak ziran nagusi autarki-kutxetan soloetako langilleen autarkiak edo botoak lagun zirala, eta komunisten alderdiak beragaz eukazan lantegietako langille atzeratuen % 20 edo 25 autarki.

De Gaulle`tarren alderdia komunisten aurkalaria zan, baiña itzaltasuna eutsan.

Komunisten alderdiak, bere iraulketea gogoa dauala, politika zar eta eutsia egiten eban.

GAURKOA, BESTE BIDE BAT

De Gaulle`tarren eta komunisten arteko joko au, azkenengo Lendakari-auteskundean apurtu zan, antza.

Eta aldakuntzea ez da etorri ezker-aldetik, De Gaulle`tarren osteak ekarri dau eta eskoi aldetik etorri da, orrelan ulertu gura ba`da.

Orain, egia esan, ezkerra ta erdia ta eskoia ez dira esangura argiak gaurko politikea adierazteko.

Gizarte-zaleen edo sozialisten eta komunisten arteko batasuna galdu da orain be, eta lendakaritzea lortzeko aiña indar ez dau izan, De Gaulle`tarrak makal-aldian egon arren.

Ezker-alde alkartuaren indarrak ez leuke iñor bildurtu bear, une baterako baiño ez dirala alkartu ondo dakigu-ta.

Auteskunde aretara, talde oso ezbardin bi urreratu ziran.

Gizarte-zale (sozialista) asko komunistakandik baiño urrago dagoz Giscard`en politika barritzailletik.

Lendakari aukeratua bera be, gizarte-zaleen eritxi batzutatik urrago egon leiteke De Gaulle`tarren barru-barruko eritxietatik baiño.

GERORAKO ZER?

Gerorantza, bear ba`da, erdizaleen barruan aldakuntzea egin gura dabenak agertu leitekez.

Orrelan, len izan diran ardatz biak, alkarren aurkakoak eta alkarren osotzailleak, baztertu egingo leukeez.

Geroari begira jarri doguzan uste oneik, Valery Giscard d'Estaing`en gabeko ibilketai politika-aldeko esangura bat dakartse.

Pompidou Lendakari zala be, Mitterand`ek ezkerreko gobernu bat jartzeko guraria agertu eban.

Orduan, gizarte-zaleen aurrelari onek, ezkertar alkartuen izenean berba egiten eban eta komunisten alderdia be ezkertar orrein artekoa zan.

Agertzen eban bide ori jardun-bide edo taktika bat zan, zalantza barik.

Ez eukan nai eban ondorena lortzeko itxaropenik.

Orain Mitterand`ek gauza bera eskatu dautsa Giscard`eri, baiña komunisten alderdiak laster agertu dau agiri bat eta olako gobernu baten ez dala parte izango esan dau.

BASABITXI.